Araudia
- Lehenengo hilabetean kuota + matrikula ordainduko ditut. Hilabete bateko azkeneko astean zehar alta emanez gero, soilik matrikula ordainduko dut; gainerako kasu guztietan, esan bezala, kuota + matrikula –biak osorik.
- Baja pasiboan nagoenean –hau da, denbora-tarte jakin batean gimnasioa erabili behar ez badut, baina gimnasioko bazkide izaten jarraitu nahi badut– 5 € ordainduko ditut hilabetero matrikula ez galtzeko. Baja pasiboa hilabeterako eskatuko dut gutxienez, eta hilabete osoko tartetarako beti ere.
- Bajan (totala) ematen banaiz eta berriro ere gimnasiora itzultzen banaiz, matrikula berriro ordaindu beharko dut. Bajan egon nahi dudan hilabetea hasi baino lehenago jakinarazi beharko dut bajarako nahia, bestela, hilabete horretako kuota ordaindu beharko dut osorik.
- Bajan emateko, pasiboa zein totala, Kirolerrota Gimnasioko langileekin hitz egin edo Ibaizabal Ikastolara deitu beharko dut. Baja-epea hasi baino lehenago egin beharko dut hori, bestela, ohiko kuota ordainduko dut.
- 2 aldiz jarraian nire kuotaren helbideraketa bueltan badatorkio Ikastolari, 5 euroko gainkostua aplikatuko zait (itzulketek kostua baitute Ikastolarentzat). Telefonoz deituko didate orduan, baina, halere, 3. aldiz kobratzen saiatuta lortzen ez badute, baja emango didate automatikoki, ondorio guztiekin.
- Txartela (aparkaleku pribatuan eta kirol-instalazioetan sartzekoa) besterenezina da. Derrigorrezkoa dut ekartzea espazioetan sartu eta beroriek erabili ahal izateko. Nire txartela erabilita beste norbait aparkalekuan edota Kirolerrotan atzemanez gero, 15 €ko isuna kobratuko didate aurreneko aldian, eta 30 € bigarren aldiz gertatuz gero. Hirugarren aldirik balego, baja emango didate automatikoki.
- Txartela galtzeagatik bikoiztu beharko balidate, 5 € ordaindu beharko ditut. Lapurretagatik izan bada, ez zait ezer kobratuko, baldin eta polizia-komisaldegian egindako salaketaren jatorrizkoa aurkezten badut.
- Zorrak ordaindu ezean, ezingo dut zerbitzua erabiltzen jarraitu. Eta, aurretik inoiz bazkide izan ondoren, tarte batera berriro bazkide egin nahiko banu, aurrez zorra kitatu beharko nuke, halakorik banu.
- Materiala ongi erabili eta bukatzerakoan bere lekuan utziko dut.
- Instalazioak zainduko ditut.