Kirol eskaintza

Kirol Errotaren erabiltzaile diren guztiek dute aukera hainbat kirol-jardueratan trebatzeko.

Ciclo

Barruko txirrindularitza, bereziki diseinatutako bizikleta baten gainean egiten da, erritmo jakin batean, eta bertan nagusiki lan kardiobaskularra lantzen da, musikaren erritmoak lagunduta.

PUMP

Jarduera zuzendua da eta musika gida moduan erabiltzen da, ariketa ezberdinen bitartez giharrak bizkortu, artikulazioak indartu eta indarra garatzen dira.

HIIT

Intentsitateko desberdineko ariketa kardiobaskularrak eta indarrezko ariketen bidez modu dinamikoan egiten den jarduera.

kirol errota - hiit
kirol errota - gap

GAP

Taldekako jarduera da, bizkortzeko ariketak egiten dira batez ere ipurmasaila, abdominalak, eta hanketako giharrei zuzendutakoak.

Step cardio

Jarduera aerobikoki bizia da, plataforma angeluzuzena erabiltzen da, bertan gora eta behera musikaren erritmoan. Jarduera kardiobaskularra izanik, onura hauek ere badakartza: erresistentzia, odolaren zirkulazioa hobetzea, koordinazioa eta hankak bizkortzea.

kirol errota - step cardio
kirol errota - balance

balance

Diziplina ezberdinak batzen dituen teknika, zehazki: pilates, yoga, tai chi eta ohiko luzaketak. Konbinazio honen helburua alde fisikoaren eta mentalaren arteko oreka da.

trx

Norberari egokitutako entrenamendu funtzionalean oinarritzen da. Ariketa bakoitzean norberak bere pisua erabiliz, erabateko tonifikazioa lortzea da helburua.

kirol errota - trx
kirol errota - Body Stretch

Body Stretch

Gorputzaren luzaketak dira, zure burua eta gorputza lasaitzen laguntzeko moduan antolatuta daudenak. Izan ere, luzaketak egiteak gorputz-atalen arteko mugimenduen koordinazioa hobetzen du, eta odol-zirkulazioa eta zelulen oxigenazioa ahalbidetzen du. Gorputza sasoian izango duzu eta, gainera, eguneroko bizimoduan sarritan gertatzen diren lesio txikiak saihestuko dituzu: bihurrituak, artikulazioetako mina, e.a.