Bazkidetu

Kirol Errota gimnasioko bazkide izatea oso erraza da. Gainera, inguruko tarifa merkeenetakoak dira Kirol Errota gimnasioak dituenak. Batere masifikaziorik ez duzu gurean sentituko, eta tratua familiarra da. Izena eman eta gure zerbitzu eta azpiegitura guztiak erabiltzen hasi nahi baduzu, urrats hauek jarraitu besterik ez duzu:

  • Hemen behean duzun fitxategia deskargatu eta inprimatu (fitxategia euskaraz eta gaztelaniaz dago).
  • Bete bertan grisez dauden eremuak.
  • Zure datuekin bete eta sinatutako dokumentua eskaneatu edo atera argazki bat (4 orri dira).
  • Helaraz iezaguzu. 2 aukera dituzu horretarako:
    • Bidali info@kirolerrota.eus helbide elektronikora
    • Edo gimnasioa erabiltzen hastera zatozenean, harreran utzi edo monitoreari entregatu –bertan badago–
  • Zurekin harremanetan jarriko gara bazkidetza zuzen bideratu dela jakinarazteko, eta txartela emateko.

Zalantzarik bazenu edo argibide gehigarriak beharko bazenitu, zure esanetara gauzkazu honako bideetara jota: info@kirolerrota.eus helbide elektronikora e-maila idatzita, webgune honetako ‘Iradokizunak’ ataleko kontaktu-formularioa beteta edota gurera zuzenean eta aurrez aurre etorrita (azken honetan, harrera-ordutegiaren barruan).