Azpiegiturak
Tenis- eta Padel-pistak
Aire libreko 2 tenis-pista eta padel-pista 1 dauzkazu aukeran Kirol Errotan, edozein egunetan eta ordutan aipatu bi kirol horiek erosotasunez praktikatu ahal izan ditzazun. Palak eta lehiakidea besterik ez dira izango zeure kontu ;-)
Diru-zenbateko txiki bat ordainduz gero, gainera, aldagelak erabiltzeko aukera ere izango duzu. Kirol Errotan bazkidetu beharrik ez duzu padelean eta tenisean jokatzeko pistak erabiltzeko, eta, beraz, nahi ahala, noizean behin, alokatzeko moduan zara. Lagunarteko izerdi-saio bizigarri baterako prest?
Gimnasioa
400 m2ko azalera hartzen dute Kirol Errotako instalazioek, eta horietatik 180 dira muskulazio- gelarenak. Bertan topatuko dituzu bizikleta eliptikoak, ibiltzeko zintak, kuadrizepsak lantzeko makinak, izkiotibialak indartzekoak, sorbalda, pektorala, lunbarrak, abdominalak, trizepsak sendotzeko poleak, mankuernak, pesak…
Ordutegiaren barruan, gimnasio osoa izango duzu erabiltzea –saunak barne– eta, gainera, egunero antolatutako kirol-ikastaroetan parte hartu ahal izango duzu, libre. Beraz, inon gehiago izena eman beharrik gabe, eta aparte ordaindu behar izan gabe, bazkide izate hutsagatik, eskaintza zabal askoa izango duzu eskura. Hau da, hileko kuotak edozein jardueratan parte hartzeko eskubidea emango dizu, salbu eta berariaz antolatutako bestelako balizko ikastaroetan (kontsultatu unean uneko baldintzak). Entrenamendutarako irizpideak, jarraipena eta aholkularitza emateko prest izango duzu Kirol Errota gimnasioko prestatzaile fisikoa.
Aerobik aretoa
80 m2ko aretoa behar baduzu kirol-praktika jakinerako, Kirol Errota gimnasioko aerobik gela erreserba dezakezu. Ekipatuta dago: ispilua, stepak, boxeo-zakuak… Gainera, beste 40 m2ko terrazatxo bat izango duzu aldamenean, sarbide propioarekin gelatik bertatik, indoor eta outdoor tartekatzea bezalakorik ez dagoelako!
Kirol Errotako espazio guztiek irisgarritasun-baldintzak betetzen dituzte. Aparkaleku pribatua doan erabiltzeko aukera izango duzu. Eta bai, jana eta edana eskaintzen dituen taberna/kafetegia ere bertan dago. Aitzakiarik ez duzu; plana perfektua da!
Saunak
Finlandieratik datorkio izena saunari. Kirol Errota gimnasioan 2 sauna dituzu, emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat bana. Gorputzerako onuragarria da sauna, izerdia botatzeak toxinak kanporatzen dituelako eta odol-zirkulazioa bizkortzen duelako.
Adituek diote estresari aurre egiteko lagungarri dela saunaldi on bat, baita gauean lo ongi egiteko ere, eta erreumak eragindako mina eta giharretako mina arintzeko ere bai. Ba al zenekien arnasketa hobetzeko balio duela, bereziki erretzaile direnen kasuan?
Kirol Errota gimnasioan bazkide bazara, ez duzu saunara joaten zaren bakoitzeko ordaindu beharko. Hileroko bazkidetzaren eta bazkidetza puntualaren barruan sartzen da nahi duzun guztietan erabili ahal izatea. Baietz gustatu!