Pepino-espagetiak tomatearekin eta kokoarekin
Espageti begetalak dira errezeta begano erraz honen oinarria.
Osagaiak:
- Bi pepino
- Cherry tomateak
- Legami nutrizionala
- Kokoaren esne-gaina
- Limoi-zukua
- Vene cress hostoak (zapore azidoa eta itxura erakargarria duen landarea)
- Gatza
- Piperbeltza
- Kuminoa
Denbora:
30 minutu
Zailtasuna:
erraza
Prestaketa:
- Pepino-espagetia egin spiralliarekin (barazkia xaflatan mozteko gailuarekin). Spirallirik ez baduzu, xafla oso finak egin labanaz, tailarin tipoan.
- Gatza bota, erretilu batean jarri, gainean pisu bat jarrita prentsatu 20 minutuz, ura bota dezaten.
- Xukatu, lehortu sukaldeko paperarekin, eta erantsi legami nutrizionala, pipermina eta kuminoa.
- Nahastu kokoaren esne-gaina limoiaren zukuarekin, gatzarekin, piperminarekin eta kuminoarekin eta muntatu. Koko-esne-gaina egiteko, nahikoa da koko-esne lata bat (gutxienez % 35 koipe-materia duena) 12 orduz irekita uztea hozkailuan, eta osatuko zaion koipe-zatia kentzea (likidotik bereizten dena). Esnegain hori oso ongi harrotzen da barilekin.
- Zerbitzatu cherry tomateekin entsalada modura edo pasta-plater gisa.