Barazki eta haragi lasagna tomatearekin

Ohikoekiko desberdina den lasagna osasungarri batez goza dezazun nahi dugu. Pasta-geruza klasikoen ordez kalabazina erabiliko dugu, eta horrek kalorietan lasagna arrunt baten azpitik elikatzea ahalbidetuko digu. Zaporerik ez dugu batere galduko, gainera! Izan ere, tomate naturalarekin egindako saltsak ‘puntu’ bikaina emango dio gure platerari.

Osagaiak: 
  • 4 kalabazin handi (zapallo, zucchini)
  • 500 g haragi txikitu
  • Koipe gutxirekin edo batere koiperik gabe prestatutako etxeko tomate-saltsa
  • Oliba-olioa
  • Gazta parmesanoa
Pertsonak: 
4
Denbora: 
40 min.
Zailtasuna: 
erraza
Prestaketa: 
  1. Prestatu haragia
    Txahalarena edo indioilar eta oilaskoarena erabil dezakezu, kaloriak murriztu nahi badituzu. Bota hiru koilarakada olio zartagin batean, eta, berotu ondoren, erantsi bertara haragi txikitua. Eragin aldiro, egiten den bitartean, eta gehitu gatza eta piperbeltza nahieran.
  2. Prestatu kuiatxoa
    Zuritu kuiatxoen edo kalabazinen puntak eta moztu xerra finetan luzetara. Kalabazin-xerrak plantxan egin aurrez olio-tantatxo batekin koipeztatutako zartagin batean (olioa eskuzapi batekin zabal dezakezu zartaginean). Bigunak geratzeko eta ez itsasteko trikimailua da su ertain-altuan eta estalkiarekin edo tapatuta egitea, eta kontu handiz ematea buelta (itsats daitezkeen jaki delikatuetarako silikonazko pala erabiltzeak lagunduko dizu; beroari ezin hobeto eusten dio eta ez ditu produktuak apurtzen). Kendu kalabazina sutatik hori egindakoan.
  3. Muntatu lasagna
    Jarri haragi txikituaren nahasketa lamina modukoetan, kalabazinak tartekatuta. Gorde haragi txikituaren parte bat eta nahas ezazu 500 g tomate-saltsarekin. Jarri tomate- eta haragi-saltsa hori lasagnaren inguruan, eta eraman labera 15 bat minutuz, 275º C-tan, 40-60 g gazta parmesano birrindu gainetik jarrita.