Letxuga- edo uraza-krema
Begano eta begetarianoentzako errezeta ezin hobea da hau, oso erraz egitekoa eta arin afaltzeko apropos-aproposa.
Osagaiak:
- Tipula bat
- 3 berakatz-ale
- 500 ml barazki-salda
- 250 gr batavia letxuga
- Gatza
- Pipermina
- Limoi-zukua
- Esnegain likidoa
Pertsonak:
1
Denbora:
20 min.
Zailtasuna:
erraza
Prestaketa:
- Baratxuriak eta tipula txikitu eta eltze batean jarri oliba-olio pixka batekin. 3 minutuz nahastu gardentzen hasten diren arte.
- Barazki-ura gehitu eta sua jaitsi.
- Letxuga (batavia motakoa, ahal dela) gehitu (juliana estiloan moztuta).
- Su baxuan 2 minutuz egosi.
- Gatza, pipermina eta limoi-zukua gehitu, eta sua itzalita utzi.
- Irabiagailu elektrikoarekin irabiatu gustuko krema-testura lortu arte.
- Zerbitzatzeko garaian, esnegain likido eta pipermin apur bat gehitu (kremarekin nahastu beharrik ez duzu, krema-plateraren erdian botata, itxuroso askoa geratuko zaizu-eta!).