Azalore-pizza
Osagaiak:
- Azalore txiki 1
- Arrautza 1
- 150 gr mozzarella birrindua
- Tomate frijitua
- Askotariko tomatetxoak
- Gazta birrindua
- Gatza
- Oreganoa
- Albaka
Pertsonak:
4
Denbora:
45 min.
Zailtasuna:
erraza
Prestaketa:
- Azalorea garbitu, zurtoinak kendu eta birrindu (gazta-birringailu batekin edo pikatzeko makina batekin egin daiteke).
- Azalorearen masa osoa birrinduta dugunean, mikrouhinean sartuko dugu zortzi minutuz, potentzia maximoan.
- Mikrouhin-labetik atera eta arrautza bat, gatz pittin bat eta mozzarella gazta birrindua gehituko dizkiogu. Dena oso ongi nahastuko dugu.
- Labeko erretilu batean labeko papera jarriko dugu, eta nahasketa zabaltzen joango gara bertan biribil-forma ematen. Nahi duzuen tamainakoa egin dezakezue, bakarra ala bat baino gehiago (gomendioa: bi ertain eta lau txiki). Aurrez berotutako labean sartuko dugu erretilua, 180 ºCtan, 20 minutu inguru.
- Behin denbora igarota, gure pizza-oinarria xigortuta egongo da. Labetik atera eta gainetik tomate frijitua, tomatetxo batzuk erditik ebakita, oregano pixka bat eta gazta birrindua jarriko dizkiogu.
Bost bat minutuz gratinatuko dugu, albaka-hosto batzuk jarriko dizkiogu gero eta listo! Horrez gain, haragi txikitua, espinakak, olibak, urdaiazpikoa… gehitu diezazkiokegu.