Ziazerba-geruzak

Osagaiak: 

    200gr Gari-irin zuria

    25gr Oratzeko gari-irina

    2 Arrautza

    125gr Ziazerba

    Ziazerba egosteko gatza (koilara bat ur litro bakoitzeko)

    1/4 Kafe-koilara gatza

Pertsonak: 
4
Denbora: 
45 min.
Zailtasuna: 
erraza
Prestaketa: 

1. Kazola bat urez bete eta sutan jarri. Irakiten hasten denean, gatza bota eta ziazerbak gaineratu. 5 minutuz egosi. Denbora pasata, ongi xukatu eta hozten utzi. Behin hotza dagoela, labana batekin fin-fin txikitu eta gorde.

2. Katilu bat hartu eta irina gehitu, ondoren erdian zulo bat egin. Arrautzak kaskatu eta plater sakon batean irabiatu, ondoren gatza eta ziazerba gaineratu katilu horretan bertan eta multzoa ongi nahasi.

3. Zulora arrautza multzoa gehitu eta ongi nahastu. Erabat nahastuta dagoenean, eskuekin oratzen hasi, osagai guztiak ongi nahasteko. Eskuak eta lan-mahaia ongi garbitu. Berriro oratu, irina gehituz, oreak eskatzen duen heinean. Garrantzi handia du eskuekin orea luzatzeak; gutxienez 10 minutuz eragin.

4. Orea elastikoa eta homogeneoa dugunean, film garden batekin estali eta utzi 30 minutuan. Masa-zati bat hartu, bestea estalita gorde, eta eskuarekin zapaldu, irinetik pasa eta gero irabiagailutik (arrabola zabalena duen zenbakiarekin hasiko gara) pasa; orea itsaskorra badago irina gehitu. Arrabolaren zenbakia aldatu gero eta itxiagoa jarri, horrela ibiliko gara nahi dugun lodiera eduki arte. Ondoren lasagna neurriko laukizuzenak egin; 20 minutuz lehortu. Lehorra dagoenean, kazola bat urez bete, gatza gehitu eta irakiten hasten denean, orea gehitu eta 3 minutuz egosi.

Ore- edo pasta-xafla horiek kaneloiak egiteko erabil ditzakezu, lasagnaren geruza modura, krepeak egiteko, e.a. Barazkidun osagarri bikaina izango duzu sormena hauspotuta errezeta berriak probatzeko! (ideiez agortu antzean bazabiltza, ez kezkatu, gune honetan bertan “Zainzurik betetako ziazerba-tutuak” izeneko errezeta duzu aukeran, egin berri dituzun ziazerba-xaflei erabilera emateko).