Legatz-takoak pisto-saltsan

Osagaiak: 

400 gr. legatz-tako edo solomotan moztuta
4 tomate
Italiako piper berde 1
Kalabazin 1
Oliba-olio birjina estra
Albaka-hosto batzuk

Pertsonak: 
2
Denbora: 
40 min.
Zailtasuna: 
erraza
Prestaketa: 

Legatz-denboraldian, merke eros liteke legatza, eta aukera ederrak ematen ditu arrain horrek sukaldean. Legatz-solomoa edo -takoak prestatu, errezeta honi ekiteko.

Tomate eta piper pistoa egin eta eta hari zatitxotan edo takotan ebakitako kalabazin bat gehitu. Kalabazinari ez kanpoaldeko azala kendu; ez da behar. Era berean, albaka-hosto freskoak gehitu, eta dena labean sartuta, ia prest geratuko da errezeta, erraz asko (eta osasungarri). Baina ikus dezagun nola egin atalez atal eta pixkanaka:
 

Pistoa egin.

Guk errezeta honetan pisto-oinarri sinplea proposatu dugu, baina, bestela, jakina da hainbat osagai erants dakizkiokeela pistoari:

- Tomate birrindua
- Berenjena
- Kalabazina
- Tipula
- Piper gorria
- Piper berdea
- Baratxuria
- Gatza
- Piperbeltz ehoa
- Oreganoa
- Oliba-olio birjina
- ...

Beraz, nahi beste osagairekin 'hobetu' dezakezu pisto-saltsa, eta guztiak ere primeran doazkio legatzari.

Laberatzeko egokia den skillet edo zartagin batean, sei pisto-koilarakada jarri eta sutan berotu. Bitartean, labea 200 ºC-tan berotzen jarri. Pistoa burbuilatzen hasten denean, legatz-takoak ongi garbituta gehitu. Takoak pistoak erdi estalita geratzeko moduan jarri behar ditugu.

Zartagina labean sartu eta legatza 5 minutuz egosten utziko dugu, eta zuzenean mahaira eramango dugu handik aterata. Mahaian bertan albaka-hosto batzuekin apainduta zerbitzatuz gero, platerak hartuko duen zaporea mundiala izango da.