Kirolari lotutako erabilera batzuen euskara hobetzen
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza-politika Sailak bildutako ohiko zalantza batzuen erantzunak ekarri ditugu albiste honetara, kirolarekin lotutako zenbait esapide euskaraz, zuzen, nola esan behar diren gogora ekartzeko asmoz. Hona hemen, adibideak baliatuta:
Ø Kirol-proben emaitzak:
GAIZKI > Hiru bat irabazi du Osasunak
ZUZEN > Hiru ETA bat irabazi du Osasunak
Ø Jolasa eta jokoa:
ZUZEN > Pilota-partida ikusgarria jokatu dute gaur Altunak eta Dariok
GAIZKI > Pilota-partida ikusgarria jolastu dute gaur Altunak eta Dariok
ZUZEN > Ongi jokatu dute Realak eta Athleticek
GAIZKI > Ondo jolastu dute Realak eta Athleticek
Ø Sailkapenak:
Atzetik hasita, azkenaren hurrengoa nola esan? Azken-aurrena, azken-aurrekoa < BIAK ZUZENAK DIRA
ZUZEN > Sanferminetako zazpigarren entzierroa eta azken-aurrena da
ZUZEN > Sanferminetako zazpigarren entzierroa eta azken-aurrekoa da
Segida osatu nahiz izanez gero, azken-hirugarrena dator hurrena; azken-laugarrena gero, eta abar.
GAIZKI > Oker daude: azkenaurren*, azkenaurreko*.
Ø Irabaztea nola adierazi:
ZUZEN > Asko sufrituta irabazi dio Altunak Dariori
ZUZEN > Asko sufrituta gailendu zaio Altuna Dariori
ZUZEN > Asko sufrituta hartu du mendean Altunak Dario
…