Deskargatu gure APP berria doan
KirolErrota Gimnasioan abian jarri berri dugun berrikuntza bat aurkeztera gatozkizue. Hainbat dira Ibaizabal Ikastolak duen KirolErrota Gimnasioan azkenaldian kudeaketa-mailan ezarri ditugun hobekuntzak, eta, horien artean, azkena APP bat sortzea izan da. Duela pare bat hilabete hasi zuen beta fasean ibilbidea telefono mugikorretarako aplikazio honek, eta, proba-fasea gaindituta, erabiltzaile eta herritar guztientzat dago eskuragarri orain.
Atxikian duzue APP hori deskargatzeko QR kodea. Doakoa da. Lagunartean kirol-planak egiteko aukera emango dizue, norberak egiten duen kirol-praktikaren kontrola eta erregistroa ahalbidetuko dizkizue, KirolErrota Gimnasioaren edukiera/erabileraren berri denbora errealean kontsultatu ahal izango duzue, kirol-jarduerak igo ahal izango dituzue, zure entrenamenduen jarraipena egin ahal izango duzu, e.a. Beraz, ez galdu aukera eta deskargatu bizimodu aktiboa egingarriago egingo dizuen APPa! Klik bakarrera duzu!