Txirrinduzaleentzako programazioa

KirolErrota gimnasioa Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen barruko zerbitzua da. Ibaizabal kooperatiba Cycle Friendly Employer zertifikaziorako programa batean ari da parte hartzen duela urtebetetik, eta, kanpo-ikuskaritza gainditu du duela gutxi. Gainera, brontzezko diploma eman dio Bike Friendly Group erakundeak.

Estrategia honen guztiaren azken helburua bizikletaren erabilera areagotzea da, kooperatibako langileen, bezeroen eta erabiltzaileen artean.

Hainbat konpromiso hartu ditu kooperatibak bide horretan sakontzeko:

  • bizikletak aparkatzeko ditugun guneak argiztatu berri ditugu
  • bizikletaren matxurak konpontzeko erreminta-kutxa eta osagaien lote bat erosi dugu eta hala behar duenarentzat doan erabiltzeko utzi dugu
  • udaberrian kanpaina bat egingo dugu bizikleta erabiltzea bultzatzeko. Hainbat sariren zozketa egingo dugu partaideen artean. Besoan jartzeko zinta erreflektanteak ere banatuko ditugu.
  • ...

Durangaldeko Mankomunitatea Cycle Friendly Employer gisara zertifikatutako lehenengo lurraldea izan da Europan. Programako partaide garen neurrian, Bike Friendly Group erakundeak 2021eko jardueren programazioari buruzko informazioa eman digu: online formazio-tailerrak bizikletaren inguruan, lehiaketak, jardunaldiak... Hementxe duzu aurreikusitako ekintzen zerrenda:

http://certificacion-cfe.es/news/calendario-de-talleres-y-encuentros-cfe-espana

Horietakoren batean parte hartu nahi izanez gero, aurrera! Eta bizikleta erabiltzearen alde hasi dugun bide berri honetan lagundu nahi badiguzu, ere bai: jakinaraz iezazkiguzu zure proposamenak, iritziak, ekarpenak, hobetzeko aukerak, e.a. Izan ere, bidea elkarrekin egitea baino hoberik ez da.

Etiketak: