30 egun bizikletaz
ikasadmin,
Martxoaren 22an Cycle Friendly Employer ziurtagiriak emateko ekitaldia egin da Iurretan. Bizikletaren erabilerari bultzada emateko ekimena da Cycle Friendly Employer. Durangaldea eskualdea aitzindari ari da izaten Europa mailan ekimen honi dagokionez, eta KirolErrota gimnasioa bertako partaide da dinamika hasi zenez geroztik. Ez hori bakarrik, egin dugun lanaren adierazgarri, Cycle Friendly Employer ziurtagiria eskuratu dugu, kanpo-auditoria gainditu eta gero. 20 erakunde pasa izan gara Durangaldean ziurtagiria eskuratu dugunak: eskualdeko udalak, ikastetxeak eta lantegiak.
Laster, gainera, “30 egun bizikletaz” erronkan hartuko du parte KirolErrota gimnasioak.
Apiril osoan zehar egingo den erronkari begira, Bikefriendly aplikazioan taldea osatu dugu eta barne-txapelketa modukoa ere antolatu dugu, langileekin, erabiltzaileekin eta ikasleekin jorratzeko: kartelak, aurkezpenak, zozketak, sariak, e.a.