2021eko irailetik aurrera, tenisa eta padela haurrentzat!

TENIS eta PADEL ikastaroak eskainiko ditu Kirolerrota Gimnasioak 2021eko irailetik aurrera.

  • Norentzat: 0tik 10 urtera arteko haurrentzat. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar.
  • Astean ordubeteko saioak. Euskaraz. Esperientzia handiko entrenatzaileekin.
  • Zenbait larunbat goizetan, ekintza osagarriak izango dituzte partaideek aukeran: taldeko entrenamenduak, kideen arteko txapelketak, kirol-jokoak, herri-kirolak...
  • Hilean 40 €ko kuota.
  • Non: Durangoko Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian. 2.000 m2 baino gehiagoko pista-ekipamendua. Tarteka, Kirolerrota Gimnasioaren instalazioetatik kanpo ere egingo dira jarduerak.

Argibideetarako eta izena emateko: teniskluba@kirolerrota.eus

Honekin batera (albiste honen behe-behean, erantsitako fitxategi modura) duzu eskuragarri izenemate-orria, euskaraz eta gaztelaniaz. Ibaizabal Ikastolan entregatu beharko duzu, beteta.

ATE IREKIAK: Ekainaren 27an, domeka, goiz osoan zehar, ate irekien jardunaldiak egingo ditugu adinka. Beraz, nahi duzuen guztiok, inolako konpromisorik gabe, hurbildu gurera eta gozatu bertatik bertara tenisean eta padelean lagunartean jokatzen!

Etiketak: