Ergonomia-ariketak: begiak, burua, bizkarra, besoak eta eskuak.
Zenbat aldiz gertatu zaigun ordenagailuaren aurrean muskuluak karga-karga eginda bukatzea aldiro (edo denbora-tarteka) luzaketak ez egin izanagatik! Horrek badu konponbidea, ordea, askotan gure buruari aitortzen ez diogun arren: atseden hartzea eta ariketa erraz batzuk egitea muskuluak erlaxatzeko.
Artikulu honetan ez dugu gaiarekin 'astun' jarri nahi; guztiok dakigun hori bideragarri egiten saiatu besterik ez dugu asmo. Praktikoak izan nahi dugu, eta lagungarri izatea ohitura sinple eta erraz batzuk hartuta halako kargak saihesteko. Beraz, joan gaitezen harira, eta segidako marrazkietan eta grafikoetan ikus dezagun zer egin dezakegun gure begiak, burua, aurpegia, bizkarra, besoak eta eskuak pixka bat gehiago maitatu eta zaintzeko.