Koherentzia osasunerako giltzarri
Urriaren 24an argitaratutako Argia aldizkariaren 2.751 aleari erreparatzera goaz oraingoan, KirolErrota webgune honetan maiz hizpide ditugun kirol- eta osasun-gaiekiko osagarria izan litekeen ikuspegia ekartzeko. Sendabelarren inguruan asko aritutakoa da Garbiñe Larrea, eta berari egindako elkarrizketan, hauxe dio pasarteetako batean:
“Osasuna erdigunean jarri behar da” esaten dugu baina hori benetan eguneroko bizitzara ekartzen hasten garenean, horrek esan nahi du ordutegiek arrazionalak izan behar dutela, pertsonak ezin du bere lana 19:00etan bukatu, ezin du 22:00etan afaldu... Dena ez da elikadura, deskantsua ere bada, ariketa fisikoa egiteko denbora behar da, osasun mentala zaintzea ez da broma... horretara denetara iristeko, pentsatu behar dugu nola ari garen bizitzen eta zeri ematen diogun lehentasuna. Delegatzen ari gara, osasun profesionalek konpondu beharko baligute bezala dena eta gauza asko eta asko bizi ohituretan daude. Bizi ohiturak aldatuta eta elikadurari garrantzia emanda, buelta emango genieke egoera askori.
Irakurri elkarrizketa osoa eta ikusi bideoa, HEMEN.