Odola emateko aukera KirolErrota Gimnasioan bertan

KirolErrota Gimnasioak gimnasioan bertan odola emateko deialdia egin zuen aurreko astean. Deialdia egin eta epe laburrera, KirolErrotan bertan odola eman ahal izateko beharrezkoa zen lagun-kopurua ziurtatzera iritsi ginen. Hala, Bizkaiko Odol-emaileek ezarritako gutxieneko emaile-kopuru hori lortuta, helburua bete dugu guztion artean eta KirolErrota Gimnasioko kideon elkartasunak lurraldeko odol-premiak arintzeko mesede egingo du.
 
KirolErrota Gimnasioaren eraikinaren kanpoaldean egongo da jarrita odola emateko unitate mugikorra (autobusa) honako egun eta ordu-tartean:
  • AZAROAREN 5ean, BARIKUA
  • Ordutegia: 09:15-14:00
Norberak nahi edo ahal duenean izango du aukera bertaratzeko, betiere ordu-tarte horren barruan, noski (hau da, ez dago aurrez txanda hartu beharrik-edo).
Edonork du joateko aukera; ez da inon apuntatu behar. KirolErrota Gimnasiokoa izan gabe ere, posible da odola ematera joatea.
 
Odola aurrenekoz ematera bazoazte, autobusean izango diren erizainak zuen galdera eta zalantza guztiak erantzuteko prest egongo dira; beraz, galdetu lasai asko nahi beste.
 
* Odola emateak onura psikologikoak ditu:
  • enpatia handitzen du
  • autoestimua hobetzen du
 
* Onura sozialak ditu:
  • Bizitzak salbatzen ditu.
  • Eskuzabaltasuna eta begirunea bezalako baloreak indartzen ditu.
Hauek dira baldintzak odol-emaile izateko:
  • 18-65 urte-bitarte izatea
  • osasuntsu egotea
  • 50 kg baino gehiago pisatzea
  • ez baraurik joan odola ematera
 
Aitzindari da KirolErrota Gimnasioa honen moduko ekimena egiten. Eta zuri esker da; guztion onerako! Bejondeizula!