Kirol-modalitate askori buruzko gidaliburuak euskaraz
Webgune honetan beste zenbait alditan ere jorratu izan dugu kirolean euskara erabiltzeko materialgintzaren gaia. Zalantzarik ez dago badagoela premia -oraindik ere- kirolean euskara gehiago erabiltzeko, baina egia da, halaber, gero eta ugariagoak direla horretarako ditugun tresnak eta baliabideak. Oraingo honetan idatzizko gidaliburuak izango ditugu hizpide, hain zuzen ere EIMA katalogoan guztiontzat erabilgarri daudenez. Liburuxka praktikoak dira, grafikoak eta erabilerrazak.
Sartu HEMEN katalogoko funtsetara sartzeko. Hor topatuko dituzue kirolarekin lotutako hainbat arloren gaineko argitalpenak, deskargatu eta inprimatzeko moduan: pilates, aerobika, karatea, hirugarren adinekoentzat gimnasia, atletismoa, futbola, beroketa-ariketak, eskubaloia, rugbia, saskibaloia, herri-kirolak, kirol alternatiboak, igeriketa, kirol egokitua, tenisa... Tartean, jarduera fisikoarekin lotutakoak ere badaude, berariaz kirol-diziplina izan gabe ere: malabar-jolasak, natura-ekintzak, yoga eta erlaxazioa, haurrentzako ur-jarduerak... Bakarka zein taldean egiteko moduko praktikak dira, ikus litekeenez. Gidaliburu hauek entrenatzaileentzako eta irakasleentzako fitxa didaktiko baliagarriak dira, baina, beraz, zaleentzat eurentzat ere bai, beren kasa hobetu dezaten kirola egiteko prozesua.
Bide batez, katalogoan sartuta, kirol-praktikarekin lotutako bestelako informazioa kontsultatu ahal izango duzue, baina, baita, noski, beste hainbat gairi buruzkoa ere. Eta euskaraz.