Zainzuriz betetako ziazerba-tutuak
Ziazerba-kaneloi orea. Ikusi gune honetan bertan “Ziazerba-geruzak” izeneko errezeta, nola egin jakiteko.
6 Zainzuri
500ml Zainzuriak egosteko ur
30gr Irina
30gr Gurina
100gr Gazta birrindua
1. Kaneloi-orea prestatu (gune honetan bertan topatuko duzu hori prestatzeko errezeta). Bertan ateratzen diren kantitateekin egin. Kazola bat urez bete, gatza gehitu (koilara bat gatza litro bakoitzeko) eta irakiten hasten denean kaneloi-xaflak gaineratu. Bi minutuz egosi. Egosita daudenean, uretatik atera eta zapi garbi baten gainean lehortu eta gorde.
2. Zainzuriak garbitu eta egosi.
3. Zainzuri bat hartu eta kaneloi-xafla batekin biribilkatu. Laberako aproposa den erretilu bat erabili horretarako.
4. Kazola bat sutan jarri eta berotzen denean gurina desegin bertan. Ondoren irina gehitu eta, kolorea aldatzen duenean, esnea poliki-poliki gehitu, denbora guztian irabiatuz, bexamela loditu arte. Ondoren kaneloien gainetik bota, guztiak estaliz. Ondoren gazta birrindua ongi sakabanatu gainazalean.
5. Labea 215ºtan bero dugula, gratinatu (15 minutu behar izaten dira, labe arruntean). Zerbitzatu.