Nolakoa da askari osasungarria?
Askari osasungarri batek frutak, fruitu lehorrak, hidrato konplexuak eta proteinak izan behar ditu, baina beti kalitate onekoak. Eta nola presta dezaket gozo-gozo egon dadin?
Fruta zatitua edo osoa, hobeto hurbilekoa eta sasoikoa bada. % 85 txokolate urtu pixka bat gehi daiteke.
Berreskuratu ogitartekoa egiteko prozesua. Aprobetxatu ogi integrala erabiltzeko eta gehitu indioilarra gaztarekin edo tomatea urdaiazpikoarekin. Ogitarteko begetal bat egin.
Esnekiak (jogurt naturala oloarekin), ogitartekoa edo fruta freskoa jogurt naturalarekin eta fruta freskoarekin nahasturik txandakatuko ditugu. Gogoratu gosaritan zer hartu dugun, txandakatzeko eta errepikakorra ez izateko.
Beroa egiten duenean, edo ariketa fisikoa egin ondoren freskatu nahi dugunean bestela, fruta-izozkiak, fruta-gelatina eta irabiatuak zoragarriak dira (adibidez, jogurt, marrubi eta ahabi irabiakia), edo fruta-poloak egin litezke haurrekin. Gogoratu hidratazioaren garrantzia.
Egin aldaketa progresiboak. Fruta-zukutik fruta osora igaro; esnedun txokolatetik % 85 kakao edukia duen txokolatera. Ogi zuritik, ogi integrala probatzera pasatu; zaporetako jogurtetatik jogurt naturalera, fruta zatitxotan jatetik osorik jatera…