Uraren ahorakin (ingesta) egokia haurtzaroan eta nerabezaroan

Hidratatzearen garrantzia:

Haurrentzako elikadura osasungarriaren barruan, ura da edaririk egokienetako bat.

 

Haurrek helduek baino ur gehiago behar dute. Aitzitik, haren falta distrakzioarekin, suminkortasunarekin, nekearekin eta baita apatiarekin ere lotuta dago.

Helduek baino zailtasun handiagoa dute beren gorputz-tenperatura erregulatzeko eta mantentzeko; beraz, beroa egiten badu, deshidratatzeko arriskua are handiagoa da. Gainera, ez dira gai izaten gorputzeko alarma-seinaleak detektatzeko, hala nola ahoko lehortasuna egarri direnean.

Urak berebiziko garrantzia du organismoan, hala nola kontzentrazioa eta garun-errendimendua errazteko.

Gorputzeko tenperatura erregulatzen laguntzen du, mantenugaiak zeluletaraino garraiatzen ditu edo elikagaien digestioan laguntzen du.

Haurrek gero eta ur gutxiago edaten dute, eta, horren ordez, izugarri kalorikoak diren edariak eta kariogenikoak kontsumitzen dituzte. Azukre asko dutenak ez ezik (irabiatuak eta zukuak, naturalak edo industrialak), edari gaseosoak edo karbonatatuak ere sartzen dira multzo honetan.

Azken horien azidoek hortzetako esmaltea erasotzen dute, eta lekua uzten dute hortzetako txantxarra eragiten duen bakterioa hortzetara itsasteko, txantxarra ager dadin bultzatuz.

 

Uraren ahorakin egokia haurtzaroan eta adoleszentzian:

 

 

Etiketak: