Doako aplikazioa da, kirolari eta kirolzale zaren horrentzat propio sortu duguna. Kirol-jarduerak erregistratu, zure entrenamenduak kontrolatu, gimnasioaren edukiera-okupazioa ezagutu... hainbat erabilera praktiko eta interesgarri emango dizkiozu, seguru! Egin klik!!
Albisteak
Kirolarekin lotutako zenbait esapide euskaraz, zuzen, nola esan behar diren zalantza sortzen zaigu zenbaitetan. Artikulu honetara ohikoenak diren zalantza horietako batzuen erantzunak ekarri dizkizugu.
Arrisku-kirolei izen hori ematen zaie kirola egiten duenarentzat nolabaiteko arrisku-maila dakartelako. Arrisku-kirolena ez da guztiz itxitako eta zehaztutatko kategoria, baina, ba al dakizu zeintzuk diren arrisku handieneko kirolak? Hona hemen. Eta gogoratu norbere buruaz ezagutza, zuhurtzia eta prebentzioa bidelagunik onenak direla beti.
Hainbat arau daude kontuan hartu behar ditugunak bizikletaz gabiltzanean. Zentzu komunak gidatu behar bagaitu ere, ez dago soberan arau horietako zenbait gogora ekartzea. Artikulu honek hori du xede.
Zein da halako kirolaren historia laburra? Eta zein beste haren mekanika? Zer ariketa egin ditzaket? Nola esan dezaket euskaraz kontzeptu jakin bat? Erraz eta eroso, hemen dituzu erantzunak.
Kirolarion elkartasuna agerian uztera goaz. Kirolariak (ere) eredugarri gara. Eta odola ematen erakutsiko dugu hori. Durangoko KirolErrota Gimnasioan odola emateko autobusa jarriko dugu azaroaren 5ean goiz osoan zehar. Eta bertan jasoko ditugu kirolarion (eta gainerako edonoren) elkartasun-tantak. Zatoz!
Osasunaren zaintza osasun-profesionalengan erabat delegatzeari utzi behar diogu. Automaten gisan osasun- eta autozaintza-gaietan inertziaz jokatzeari ere utzi behar diogu. Eta gure barnera gehiago begiratu. Ildo horretan, sendabelarrei buruzko ikuskera interesgarria dakargu artikulu honetan.
Zenbat aldiz gertatu zaigun ordenagailuaren aurrean muskuluak karga-karga eginda bukatzea aldiro (edo denbora-tarteka) luzaketak ez egin izanagatik! Horrek badu konponbidea, ordea, askotan gure buruari aitortzen ez diogun arren: atseden hartzea eta ariketa erraz batzuk egitea muskuluak erlaxatzeko. Hona hemen proposamen egingarria. Benetan ;-)
Zilarrezko garaia da 3. adina. Jarduera fisikoa edozein adinetan egin behar bada, 3. adinean areagotu egiten dira beharrak. Irakurri zergatik artikulu honetan. KirolErrotan zilarrezko garaia bizi duten pertsonei bideratutako mantentze-saioak eskaintzen ditugu.