Eskualdean dauden gimnasioak eta duten eskaintza, eta KirolErrota desberdintzen duten elementu bereizgarriak zeintzuk diren analizatu dugu. Gure kuota erlatiboki merkeak, herrigunetik gertu egotea, ordutegi zabala, giro etxekoia, zerbitzu osagarriak eta kirol-ikastaroen ugaritasuna daude KirolErrotaren alde.
Albisteak
Ummm, uda-garai betean gaude! Kirola egiteko aukerak biderkatu zaizkigu. Nola atera etekinik gehien sasoi honi, arriskuak minimizatuz? Hementxe dituzu onura kardiobaskular garrantzitsuenak, gure proposamenik freskoenak eta aholkuen TOPa.
Durangaldeko Cycle Friendly Employer erakundearekin batera ari da KirolErrota gimnasioa lanean, eskualdean bizikletaren erabilera sustatzeko. Hainbat ekintza egin dira orain arte programa horren barruan, eta hurrena irailaren 17an izango da: jardunaldiak.
TENIS eta PADEL ikastaroak eskainiko ditu 10 urte-arteko haurrentzat Kirolerrota Gimnasioak 2021eko irailetik aurrera. Ekainaren 27an ate irekien saioak egingo dituzte interesatu ororentzat.
Gauza jakina da arlo ia guztien inguruko informazioa kontsulta litekeela gaur egun online. Kirolerako ere, aliatu paregabea da internet. Kirolari eta kirolzale askok dakite hori, eta aldiro jotzen dute sareak eskaintzen dituen aukera ugariak baliatzera. Albiste honetara interneten euskaraz dauden webgune erabilgarri horietako gutxi batzuk ekarri ditugu zuentzat.
Durangoko KirolErrota gimnasioak proiektu berritzailea abiarazi du teknologia kirolaren mesedetan jartzeko. Hain zuzen ere, KirolErrotak eta Wellk enpresak lankidetza-akordioa sinatu berri dute kirolzaleen premiei IKT tresnak erabilita erantzuna emateko. Proiektu aitzindaria garatuko dute 15 hilabeteko epean.
Apiril osoan zehar egingo den "30 egun bizikletaz" erronkan 'Bikefriendly' telefono-aplikazioan taldea osatu dugu eta barne-txapelketa egingo dugu langileekin, erabiltzaileekin eta ikasleekin. Helburua bizikletaren erabilera sustatzea da.
KirolErrota gimnasioa Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen barruko zerbitzua da. Ibaizabal kooperatiba Cycle Friendly Employer zertifikaziorako programa batean ari da parte hartzen duela urtebetetik, eta, kanpo-ikuskaritza gainditu du duela gutxi. Gainera, brontzezko diploma eman dio Bike Friendly Group erakundeak.
Ariketa errazak egiten ere, gorputza tonu onean jar dezakezu. Luzamendu-ariketa modura ere balioko dizute, exigentzia handiagoko ariketen aurretik eginda. Hemen dituzu taldean egiteko hainbat joko erraz. Gozatu egingo duzu, bidenabar.